XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal hitz-elkarketaren mugatzaile / mugakizun segida bere horretan errespetatzen du eramolde honek: bigarren izena da, kasu honetan, sintagma-buru.

Pentsatu ere egin daiteke, menpekotasunezko izen elkartuen azpimultzo bat ez ote den (cf. eguzki-lore).

Atributu-elkarte berezitzat har daitezke, orobat, alkate jaun, jaun mediku modukoak.

Tradizio bi ditugu, ezaguna denez, eramolde honen segidari dagozkionetan: batetik apaiz jauna, mediku jauna, alkate jauna, lehendakari jauna, idazkari anderea, sailburu anderea; bestetik jaun mera, jaun barua, andere esposa.

1.2. Koordinazio-elkarteak: B-A moduko koordinazio-elkarteotan, aldiz, honako eredu-molde hau ageri da: norbait (zerbait) B da eta A da: makina-erreminta, konde-duke, errege-profeta, erretor-bikario, bidazti-olerkari, Lasarte-Oria, Markina-Xemein.

Buru biko sintagma osatzen dute, beraz, koordinazio-elkarteek.

2. Emankortasuna: emankorrak dira elkarte-modu guztiok.

Erdal eraikuntzen eraginez batzuk (perro galgo, decreto ley), administrazio-neurrien ondorioz besteak (Ezkio-Itsaso, Lasarte-Oria).

3. Hots-aldaketa: atributu- eta koordinazio-elkarte berriek ez dute beren hitz-junturan hots-aldaketarik izaten.

Salbuespen huts dira giza igel modukoak.

IDAZKERA

Sailkapen horren arabera, elkarte-moduon idazkera egokienak honako hauek dira:

1. Harri zilindro gisakoak bereiz.

Sintagma-burua lehen osagaia denean, eta bigarren izenak adjektibo-lana egiten duenean, hitzak bereiz idatzi: hitz iratxo, bertsolari poeta, zakur galgo, neska katxarro, harri zilindro, paraje bazter, Jainko aita, Ama Birjina, giza igel, gizon arrano.

Salbuespen gisa, loturik eman ohi dira aspaldidaniko forma ihartuak: etxebizitza, zerrama.

2. Baserri-etxe modukoak, behi-esne taldekoak bezala idatzi.

Hots, sintagma-burua bigarren osagaia denean, menpekotasunezkoak bezala, marrarekin edo bereiz idatzi: afari-merienda, bonba-kotxe, lege-dekretu, inude-abioi, kafe-antzerki, errota-etxe, jauregi-etxe, kuartel-etxe edo zisterna kamioi, garabi kamioi, merkantzi tren, Eguzki errege.

Forma ihartu zaharrak loturik, halere: giltzarri, liztari, mugarri, katuarrain.

3. Alkate jaun, andere espos modukoak bereiz idazten dira.